Kutsaduraren arrazoi nabarmenetarikoak erregai fosilak dira. Izan ere, ikatzetik, petroleotik eta gas naturaletatik lortzen den energia iturria da. Prozesu industrialek askatzen duten karbono dioxidoa, nitrogeno dioxidoa eta sufre dioxidoa dira atmosfera kutsatzen dutenak. Gainera, jakina da gaur egun krisialdi energetikoan bizi garela. Errekurtso eskasia hau, arrazoi askoren artean, Covid-19 pandemiaren ondorio izan da. Hain zuzen ere, pandemiak energiaren produkzioa murriztu du eta enpresen eskaeran gorakada egon da. Beraz, elektrizitatearen prezioak gora egin du. 

Arazo hauei aurre egiteko, funtsezkoa da energia berriztagarriak erabiltzea. Hauek, errekurtso garbi eta amaigabeak dira, eta hauen onuren artean, ez dituzte gas kutsatzaileak askatzen eta ekonomikoki onuragarriak dira.

Berriztagarria den energia posibleak bilatzen, landareetatik eratorria den energiarekin topo egin dugu. Landareak energia iturri gisa erabiltzean, erregai fosilak ordezkatzeko aukera ezin hobea izango litzateke.