I. Helburua

Gure helburua etxean aurkitu ditzakegun lorontzietako landare eta lurretik modu errazean energia eskuratzea izango da. Honez gain, energia ahalik eta modu eraginkorrenean eskuratzen saiatuko gara, hots, lur bolumen zehatz batean ahalik eta voltaje altuagoa lortzen.

II. Hipotesia:

hurrengo faktoreek eragina dute voltaje altuagoa lortzerako orduan:

  • Lurrak duen ur kopurua: eroankortasunean eragina izango du. Urak elektrodo batetik besterako garraioa errazten du.
  • Uraren konposaketa: destilatua bada, gatz mineralak ez daudenez, zailagoa izango da elektroien arteko garraioa
  • Elektrodoak landarearekiko dauden distantzia: sustraiekiko distantziak eragina du energia altuago izaterako orduan
  • Tenperatura: tenperatura altuek elektroien garraioa erraztuko dute.

ur kopuruaren eragina


1. Prozedura

1. Lehenik eta behin, jogur pote bana prestatuko ditugu, hots, lurra ipiniko diegu.

2. Ondoren, jogur bati 5ml ur destilatu gehituko diogu, beste bati 5ml iturriko ura eta azkenengoari 10 ml iturriko ura.

3. Ureztatu gabeko jogur potea utziko dugu ere

2. Emaitzak

LAGINAVOLTAJEA
Lurra0,98 V
Lurra + 5ml ur destilatu1,05 V
Lurra + 5 ml ur1,08 V
Lurra + 10 ml ur1,07 V
Lurra + 20 ml urVoltajea ez da konstante mantentzen eta ez du 1 V balioa gainditu

3. Ondorioak:

Lurra heze egotea da eraginkortasun gehiago ziurtatzen duena. Hala ere, ur gehiegi izateak ere ez du laguntzen eta beraz, lurra heze eta konpaktua izatea da egokiena.

elektrodoen eragina

1. Prozedura


1. Lehenik, jogur pote batzuk lurrez eta ur apur batekin beteko ditugu.

2. Jarraian, elektrodoak era desberdinetara frogatuko ditugu.

2. Emaitzak

ELEKTRODOEN ARTEKO DISTANTZIAELEKTRODOEN FORMAVOLTAJEAARGAZKIA
1cmzuzena1,07 V
5cmzuzena1,07 V
15cmzuzena1,09 V

3. Ondorioa:

berdintsu mantentzen da elektrodoen Voltajea. Multimetroarekin neurtzerako orduan nolabaiteko aldaketak egoten dira eta balioa ez da finko mantentzen. Hau dela eta beste formadun elektrodoak erabili beharko dugu, hala nola, xafla zirkularrak.

tenperaturaren eragina

1. Prozedura


1. Lurra duen pote bat hozkailuan utziko dugu

2. Jogur pote bat ur beroarekin ureztatuko dugu

3. Beste jogur potea giro-tenperaturako urarekin ureztatuko dugu

2. Emaitzak

LAGINAVOLTAJEA
8ºC-ko lurra1 V
21ºC-ko lurra1,07 V
40ºC-ko lurra1,07 V

3. Ondorioa:

lurraren tenperaturak ez du eragin handirik, alabaina, hobe da giro tenperaturan egotea.

landareen eragina

1. Prozedura


1. Lehenik eta behin, jogur pote bana prestatuko ditugu (lurra eta urarekin)

2. Indaben haziak germinatu ostean, jogur pote batzuetan kokatuko ditugu.

3. Ondoren, elektrodoak modu desberdinetara kokatuko ditugu.

2. Emaitzak

LAGINAARGAZKIAVOLTAJEA
Elektrodoak soilik landarea ukitzen0,57 V
Elektrodoak landarearen inguruan1,17 V
Elektrodoak landarearen inguruan1,10 V
Landarerik gabeko lagina1,06 V

3. Ondorioa:

Lagin desberdinen arteko emaitza ez dira bestelakoak izan, landareak zituztenak voltaje altuagoa eman dute. Hala ere, Voltaje desberdintasun hau ez du zertan landarearena izan.



Ondorio orokorrak

  • Litekeena da bakterioen jarduera areagotzen dela landare baten presentzian
  • Elektrodoen formaren aldaketa: xafla zirkularrak
  • Tenperaturari dagokionez ez dago eragin handirik
  • Ur kopuru zehatza erabili behar dugu: lurra heze egon behar da, baina konpaktua izaten jarraitu behar du, soberakin likidorik gabe