I. Sarrera

Ikusi dugu limoien esperimentuaren bitartez elektrizitatea lortu ahal dugula inguruneko iturrietatik. Beraz, proiektuan pauso bat aurrera emango dugu eta gai bagaren lurretik energia lortzeko ikusiko dugu. Badakigu lur guztietatik ez dugula kantitate berdina eskuratuko. Izan ere, elektroien eroakortasunean eragina izango dute ph eta ur parametroak. Gure helburua zein baldintzetan lortuko dugun energia gehiago eskuratzea aztertzea izango da, eta ea nahiko izango den ikustea.

Lokatza disoluzio heterogenoa izango da, konposatuak ikusi ahalko ditugu eta. Izango dituen elementuak egoera solidon egon daitezke, gatz mineralak, egoera likidoan edo gaseosoan.

II. Prozedura

  1. Hiru prezipiontzi izendatuko ditugu. 1 prezipitontzia likido egoeran dagoena izango da, 2 prezipitontzia solido-likidoa eta 3 prezipitontzia solidoa dena.
  2. Prezipitontzi guztietan lur kantitate berdina jarriko dugu, 125 gramo. 
  3. 2 eta 3 prezipitontzietan ura jarriko dugu. 2 prezipitontzian ur kantitate txikia jarriko dugu (bi koilarakada gure kasuan), egoera solido-likidoan gelditzeko.  3 prezipitontzian, ur kantitate handiagoa jarriko dugu (9 koilarakada inguru.
  4. Prezipitontzi bakoitzan bi elektrodo jarriko ditugu, voltioak kalkulatzeko erabiliko ditugunak. Distantzia minimo batera jarriko ditugu, 5cm ingurukoa, eta voltioak kalkulatzen dugun bakoitzean lurra nahastuko dugu. Voltimetroaz lagunduko gara. 
  5. pH balioak kalkulatzeko, pH neurtzailea erabiliko dugu. Erabiltzen dugun bakoitzean, ondo garbituko dugu

III. pH-aren eragina

c.1) Hipotesia

Likidoen dagoen laginak pH balio handiagoa izango du, ura egongo delako

c. 2) Oinarri teorikoa

pHa azidotasun edo alkalinotasun neurria da eta disoluzio edo substantzia batean dauden hidrogeno ioi kopurua adierazten duena. 0tik 14ra bitarteko eskalan neurtzen da. PH balio 7 baino gutxiagokoa basa, substantzia azidoa dela esango dugu eta 7tik gorakoa izanik, alkalinoagoa. Disoluzioan dauden hidrogeno ioei jarduera zenbat eta handiago izan, orduan eta azidoagoa izango da. 

PH neurtzailea erabiliko dugu azidotasuna edo alkalinotasuna neurtzeko. PH-aren balioak azido edo base baten azidotasun-maila adierazten dute hidrogeno-ioien arabera. PH-aren balioak hidrogeno [H+] eta hidroxilo [OH-] ioien kontzentrazioarekin lotuta dago. H+aren kontzentrazioa OH-rena baino handiagoa bada, materiala azidoa da eta pH-aren balioa 7 baino txikiagoa da. Aldiz, OH-ren kontzentrazioa H+rena baino handiagoa bada, materiala oinarrizkoa da eta 7 baino handiagoa da. H+ eta OH- kantitateak berberak badira, materiala neutrala da eta bere pH-a 7 da.

pH neurria garrantzitsua da landareak hazi ahal izateko. Landareek gatz mineralak xurgatzeko duten gaitasunean eragina izango du eta, ondorioz, jarduera-biologikoetan eragina du.

Hau jakinda, pH balioak aztertuko ditugu 7 egunetan zehar 3 laginak konparatuz

c.3) Emaitzak 

1.2.3. 4.5.6.7.
likido asko7.27.27.17.37.47.27.1
neutro7.07.17.07.07.17.07.1
likidorik ez7.27.27.37.26.97.27.2

c.4) Ondorioak: 

Ikusten denez, lagin guztien ph balioa 7 ingurukoa izango da. Likido asko duen lagineko pH balioa 7.1 eta 7.4 tartekoak izango dira. Lagin neutroan, balioak 7.0 eta 7.1 inguru egongo dira. Azkenik, likido gabeko laginaren balioak 6.9 eta 7.3 tartekoak izango dira. Beraz, lagin guztien pH balioen emaitzak 7.0 – 7.4 tartekoak izango dira totalean. Hau da, elkarren artean egon den pH aldaketa ez da esanguratsua izan. Beraz, emaitza hauekin esan dezakegu pHa konstante mantenduko dela lagin guztietan egunak igaro ahala. 

Azkenean, tenperatura izango dela pHaren eragilea ondorioztatu dugu. Hau azaltzeko, bi prezipitontzi jarri ditugu, lur eta ur kantitate berdinarekin. Prezipitontzi bati jarritako ura inguruko-tenperaturan egongo da eta bestearena irakiten. Lehenengo prezipitontziko lurra, 19ºCtan egon dena, 7.2 pH emango digu eta bestea, 36ºCtan, 6.6 pH. Tenperatura igotzen denean, H20 molekulen arteko hidrogeno zubiak apurtu egingo dira eta elementuak bereizi egingo dira. Molekula deskonposatuen kantitatea handiagotzean hidrogeno gehiago sortzen da eta, ondorioz, pH potentziala handiagotzen da.

Beraz, gure hipotesia okerra izango da. Ur gehiago egon arren ez da azidotasun balioa aldatuko. Beraz, ez da arazo bat izango gure hurrengo esperimentazioetarako.

IV. Ur kopuruaren eragina

d.1) Hipotesia: 

Egoera likidoan dagoen lurra voltio balio handiagoa izango duela espero dugu, eroakortasun elektrikoa dela eta. 

d.2) Oinarri teorikoa: 

Uraren eragina lurreko elektroien mugimenduan aztertuko dugu. Izan ere, voltio diferentzia izango dugula gure hiru laginetan uste dugu.

Eroakortasuna substantziak elektroien mugimendua igarotzea gauzatzeko duen ahalmena da, horrela korronte elektrikoa lortuz. Disoluzioen eroakortasuna soluzioan dauden gatz mineralekin lotuta dago. Gatz horiek banatzean, lotura ionikoa apurtuz, energia elektrikoa garraiatzen duten ioi positibo eta negatiboak sortuko dira, likidoa eremu elektriko batean jarriz gero. Beraz, konduktibitate elektrikoa gazitasuna kalkulatzeko erabili ohi da.

Lurra gatz mineralez konposatuta dago. Gatzak, substantzia ionikoak direnak, substantzia oso polarretan disolbatzen dira, esate baterako ura. Beraz, substantzia ionikoen propietate kimikoei jarraituz, egoera solidoan daudenean isolatzaileak izango dira. Aldiz, egoera likidoan eto disolbatuta daudenean, eroakortasuna izango dute, lehen esan bezala, lotura ionikoak apurtzen direlako. 

Hau jakinda, gure esperimentazioan lortutako emaitzak interpretatu ahal izango ditugu 

d.3) Emaitzak

010203040506
Likido asko0.76V-0.78V0,79V-0,82V0.86V-0.90V0.88V-0.92V0.88V-0.92V0.90V-0.96V
Neutro0.79V-0.82V0.85V-0.87V0.88V-0.93V0.91V-0.95V0.93V-0.96V0.94V-0.97V
Likidorik ez0.72V-0.75V0.72V-0.75V0.73V-0.78V0.75V-0.78V0.73V-0.79V0.78V-0.82V

d.4) Ondorioak: 

6 egun hauetan lortutako voltioak nahiko desberdinak izango dira elkarrekiko. izan ere, desberdintasun handiak egongo dira. 1 prezipitontzian 0.78 voltiorekin hasi gara eta 0.96V-rekin bukatu dugu. Beraz, voltio diferentzia 1.8 ingurukoa izango da. 2 prezipitontzian 0.82 voltiorekin hasi eta 0.97V-rekin bukatu dugu, diferentzia 1.5V-ekoa izanik. Azkenik, 3 prezipitontzia, elektrizitate gutxien emango ligukeen lagina, 0.75V-ekin hasi eta 0.82V-rekin bukatu du, 0.7V-ko diferentziarekin. Beraz, gorakada handiena eman duen lurra likido asko duena izango da. Hala ere, datu hauek ez dira guztiz zehatzak izango, ez dugulako voltio balio zehatza lortuko. 

Ikusi dugunez, solidoen dagoen lurra elektrizitate gutxiago eskuratuko digu, elektroien garraio potentzia txikiagoa delako. Bestetik, likido eta neutro dauden lurrak voltio antzekoa emango digu, neutroak nagusituz. Hala ere, denbora igaroz eta etorkizunera begiratuz, ikusiko dugu parekatuko egingo dela voltio kopurua. Hau jarraituz, momenturen batean, likidoaren eroakortasuna handiagoa izango da. Gertakizun hau ez da guztiz zehatza izango. Hala eta guztiz ere, gure hipotesia zuzena izango da eta bat egingo du marko teorian azaldutakoarekin.

Beraz, gure hurrengo proiektuetarako baliogarria izango zaigu inforazio hau. Lurrak ura izan behar duela baieztatu dugu, gatz molekulak apurtu daitezen