I. Helburua

Behaketa honekin gure helburua pilen funtzionamendua ulertaraztea da, gainera, proiektuaren jarraipenari begira, elektrizitatea lortzearen arrazoia bilatzea eta aztertu nahi dugu, izan ere, lagungarria izango zaigu proiektua burutzeko.

II. Hipotesia

Limoietatik energia  lortuko dugula uste dugu, intentsitate gutxikoa izan arren.  Intentsitate txikia lortzeagatik beharbada ez gara Led bat pizteko gai izango. Hala ere, hiruzpalau limoietatik energia gehiago lortuko dugu limoi bakar batetik baino eta, era berean, limoi batetik patata batetik baino gehiago.

III. Marko teorikoa

III. I ) Limoizko pila, pila tradizionalekin erlazionatzen

Limoi baten zukua gidaria edo elektrolitoa da, zenbat eta azidoagoa izan orduan eta intentsitate handiago lortuko da. Bere eginkizuna bi poloen artean karga elektrikoaren garraioa erraztea besterik ez da. Anodoa kasu honetan txanpona da, kobrez sortuta dagoena, non oxidazioa gertatzen den. Katodoa ordea, metalezko iltzea da. Bertan limoi zukuan dauden hidrogeno ioien murrizketa gertatzen da. 

Erreakzioa anodoetan
Erreakzio katodoetan

IV. Materiala

LaginaArgazkia
Bateria
Limoi bat
Zazpi limoi
Patata bat + bi limoi

V. Prozedura

Behaketa desberdinak egingo ditugu, energia lortzeko modurik onena aurkitu ahal izateko

  1. Bateriak duen volatajea aztertu. 
  2. Limoi batek duen voltajea aztertu. Horretarako bi zulo egin behar ditugu limoian, txanpona eta iltzea sartzeko. Elektrodoak erabili beharko ditugu
  3. 7 limoi elkarrekin lotuko ditugu kobrezko kable bat erabiliz. Limoi baten txanpona beste limoi baten iltzearekin lotuko dugu. Limoi guztiak lotuta zenbat voltaje duen ikusiko dugu. Erlojua edo Led a pizteko gai izango gara?
  4. Lehenengo patatak duen voltajea jakin behar dugu. Limoiekin egin dugun bezala txanpona eta iltzea sartuko diogu. Gero, patata bi limoiekin lotuko dugu, bakoitza patataren mutur batean, eta metalezko objetu baten bidez lotuko ditugu, kolairak gure kasuan. Hau izatean voltajea berriz aztertuko dugu.

VI. Emaitza

LaginaVoltajeaEmaitza
Bateria4.5 VLED argia piztu da
Limoi bat0.5 – 0.56 VEz du voltaje nahikorik LED-a pizteko
Zazpi limoi5 VEz du voltaje nahikorik LED-a pizteko, fluktuazio arima ikus daiteke. Erlojua piztu da
Patata bat + bi limoi0.87 VPatata batek limoi batek baino voltaje txikiagoa du.


VII. Ondorioa

Voltajeak ez du ziurtatzen LED bat piztuko denik, intentsitateak ere eragina baitu: bateria batek voltaje gutxiago izan arren, limoiek baino intentsitate gehiago dute, LED-a piztuz. Hau da, limoiek voltaje nahikoa izan arren, behar beste intentsitatea eta potentzia ez dute. Gure ikerketa ondo ateratzeko, lortzen dugun elektrizitatearen intentsitatea nahikoa izatea ziurtatuko beharko du, voltaje nahikoa lortzeaz gain. 

Gure proiekturako baliagarria izan daiteke kondentsadorea erabiltzea, landareekin lortzen dugun elektrizitatearen intentsitatea baxuegia bada, konpondu ahal izango dugulako.