I. Sarrera

Aurreko esperimentuan kondentsadorea behar genuela ondorioztatu dugu,  beraz, nola kargatzen den grafikoki ikusi behar dugu. Hasteko kondentsadorea zer den ulertu behar dugu.

Kondentsadorea, tentsio bat aplikatzean karga bat barruan gorde dezakeen gailua da. Une batean energia elektrikoaren kantitate txikiak meta ditzakeela (elektrizitatez kargatuta) esan dezakegu, gero behar den energia hori eman egin dezaketelarik (elektrizitatez deskargatuta). Bateriaren oso antzekoa, baina kondentsadoreak  bat-batean eta oso arin deskarga dezake bere energia guztia. 

Kondentsadorea kanpoko tentsio-iturri batera konektatzen denean, korronte elektrikoa bertatik igarotzen da, eta plaketako bat positiboki kargatzen da, eta beste bat negatiboki. Kondentsadoreak energia-karga hori eusten du, hura deskargatuko duen beste elementu bat konektatu arte, esaterako, erresistentzia bat. Kargaren grafikoa lortzeko, Arduino programa erabiltzea erabaki dugu. Arduino plaka fisikoan erabili baino lehen, Tinkercad web horrian simulazio bat egin dugu. Hau egiteko hurrengoa erabili dugu:


  • Froga plaka
  • Arduino plaka
  • Multimetro bat
  • Kondentsadorea
  • Erresistorea

II. Kodea

Behin maketa dugula kodea txertatu dugu, hau izan da gure kodea:

III. Grafikoa eta emaitza

Lortu dugun emaitza, kondensadorearen kargaren grafikoa izan da:


Prozesua hasi baino lehen kondentsadoreak metatuta duen energia 0 da. Simulazioa hastean, grafikoan ikusi daitekeen bezala, kargatzen doa, eta behin 1 voltiora heltzen dela, konstantea da grafikoa, izan ere, metatu dezakeen energia maximora heldu da.

Behin kontentsadorearen kargar simulazio bat Tinkercad-en egin dugula arduino plaka fisikoan egitera joan gara. Erabili dugun kodea hurrengoa izan da:



Karga eta deskargaren grafikoa hau da:

Behin kondentsadorearen karga eta deskargaren kontzeptu orokorrak menperatu ditugula arduinoan pila batekin kondentsadore bat bete egingo dugu, eta hau lortzean pila landare batekin ordezkatuko dugu. 

Hau da kondentsadorearen karga eta deskargaren zirkuitoa:

Hasieran kondentsadoreak kargarik ez duenez, intentsitatea maximoa da. Kodentsadorea kargatzen doan neurrian, bera eta sorgailuaren artean dagoen potentzial-diferentzia txigiagotuz joango da. Hau da, hasieran kondentsadorearen beheko plakan ez dago elektroirik. Horregatik elektroiak erraz doaz bertara, baina elektroi asko bertan daudenean sartu nahi duten beste elektroiek aldarazi (zeinu bereko karga elektrikoek elkar aldarazi egiten dute) egiten dituzte eta hauek zailtasun handiagoa dute plakara sartzeko. Zenbat eta elektroi gehiago, hainbat eta zailtasun handiagoa, hau da, korrente elektrikoaren intentsitatea txikiagoa izango da denbora pasatu ahala. 

Hau izan da kondentsadorearen kargararen grafikoa pila batekin bete dugunean: