Esperimentu honen helburua hiru fruta moten zukua aztertzea izango da, Ph eta Voltajeari dagokionez.

Azterketa honetan gure hiru laginak limoia, kiwia eta sagarra dira. Hauen pH eta voltajea aztertzerakoan kontzeptu hauen artean zer harreman dagoen ulertu ahal izango dugu, horrela ondorio bat atera ahal izateko gure bukaerako lanerako. Izan ere, erlazio hau menperatutakoan jakin izango dugu ea zein den lurrik aproposena edo lorerik egokiena, ahal bezain beste voltaje lortu ahal izateko zirkuitu eraginkor bat egiteko.

pH aztertu ahal izateko, hiru fruta hauen zukua atera dugu irabiagailuaz baliatuz. Hiru zukuak genituela, ph neurtzailea erabiliz jakin dugu ea zein den neutroa eta zein urruntsen den gehien puntu neutrotik. Voltajea jakiteko, aldiz, voltiometroa erabili dugu. Hurrengoak dira ateratako emaitzak:

LAGINApHVOLTAJEA
Sagarra4.1 pH0.85 V
Kiwia3.6 pH0.90 V
Limoia2.9 pH0.96 V

Ikusi dezakegun bezala, egokia da esatea azidotasunaren arabera voltajea kantitatea desberdina izango dela. Izan ere, zenbat eta puntu neutrotik urrunago egon, ioi gehiago izango ditu. Gure fruituen kasuan, elikagai azido bat aztertzen genuenean voltajea handiagoa izan da, hidrogeno ioi gehiago baitzeuden eta, ondorioz, eroakortasun handiagoa zirkuitu ionikoa sortuz.