Eskerrak eman nahi dizkiogu bide honetan gure laguntzaile eta gidari izan denari, Amaia Perezi, hain zuzen, blokeatuta gelditu garen momentuetatik aurrera eraman eta lan egitera animatu baikaitu. Honez gain, ondo ulertzen ez genituen kontzeptuak pazientzia handiarekin azaldu dizkigu, eta badakigu noizean behin astunak izan gaitezkeela. Gainera, Zuriñe Serna, gure tribunalean parte hartu duen kimikari eta irakasleari ere errekonozimendua eman nahiko genioke, proiektuarekin jarraitzera motibatu digu-eta, burutu dugun lana adieraziz eta zorionduz. 

Halaber, Jone Uribe eta Ohiane Uriarte irakasleek proiektu honetako pausurik zailena ematen lagundu digutela ere nabarmendu nahiko genuke, proiektuko bide zailean eta noizean behin nekagarrian kutsatu dizkiguten umore ona eta irrifarrea direla eta.

Jakina, Iñaki Polo lenguako irakaslea eta Jon Gerediaga filosofiako irakaslearen pazientzia aipatu nahiko genuke ere, inolako arazorik gabe haien klaseetan proiektuarekin jarraitzeko baimena eman baitigute eta interes handia erakutsi baitute.

Halaber, Jon eta Roberrek haien laguntza arazorik gabe eskaini digute eta bidea asko erraztu digute, baita Ander Urteaga ikasle eta lagunak ere, milaka aholku eman dizkigu eta, jakina, beti irribarrez dagolarik.

Azkenik, aipatu ez ditugun baina laguntza eskaini digutenentzat tartetxo bat utzi nahiko genuke. Lauro Ikastolako Kooperatibari eskerrak ematea ez litzaiguke ahaztuko, oztopoz beteriko, baina mila aldiz errepikatuko genukeen ikerketako bide harritsu honetan parte hartzeko aukera eskaintzeagatik.

Eskerrik asko danoi!