HELBURUA: LED bat piztea izango da gure helburua, rizosferan dauden bakterio fotosintetikoen bidez. Honez gain, lurraren egoeraren arabera eroalerik onena zein den eta energia gehiago ematen duena aztertzea. Gainera, landare bat landatuta duen lurrak eta landarerik gabeko lurra konparatuko ditugu, landareak energia gehiago edo epe luzean emateko eragina duen ala ez ikusteko. Landare desberdinekin frogatuko dugu.

HIPOTESIA: LED-a pizten lortuko dugu eta emaitza hobeak izango ditugu landareak dituzten laginekin. Gainera, hezeago dauden lurrek energia gehiago emango digute, eroaleagoa bihurtuko baita.

MATERIALA:

-lurra (zenbat eta eraginkorrago eta hezeago orduan eta eroale hobea izango da)

-yogurt poteak (20 ingugru: 2 lurrarekin soilik eta gainontzekoak hezetasun desberdinak behar dituzten landareekin frogatzeko)

-landareak (bakterioen aktibitatea areagotzeko eta ez bukatzeko balioko digula uste dugu)

-Kobre eta zink plakak edo zatiak (anodo eta katado izateko, hurrenez hurren)

-kobrezko kableak (elektroiak garraiatu ahal izateko)

-voltimetroa

-LED bat (zirkuitoari konektatuta eta piztu ahal izateko, kondentsadorearen laguntzaz)

PROZEDURA:

  1. Lehenik eta behin, mazetan lurra ipiniko dugu eta voltajea neurtuko dugu, kobrea eta zinka elkar ukitzen ez dutela ziurtatzen dugula.
  2. Ondoren landarea landatuko dugu eta, berriz ere, voltajea neurtuko dugu.
  3. 5 V edo gehiago lortuko ditugu, eta ziurrenik landare bat baino gehiago beharko ditugu, landareen artean zirkuito elektrikoa sortuz.
  4. Intentsitate nahiko izateko kondentsadorea beharko dugu agian.
  5. LED-a pizten saiatuko gara