Plant E

2009an sortu zen talde herberearra eta Biologia eta teknologia sailak aztertzen dituzte. 

41 proiektu eta 12 sari jaso dituzte guztira, innobazioan ere aritzen baitira. Energia berriztagarri onenaren bila aritzen dira. 2012 urtean Landare bizietatik elektrizitatea ateratzeko modua aurkitu zuten.

Talde honi esker, biologia-teknologia munduan dauden hainbat ikerketa aztertu ahal izan dugu, haien ikerketez baliatuz eta oinarritzat hartuz. Honi esker, gure esperimentazioaren lehen urratsak emateko gai izan gara eta lortutako ondorioak ulertarazi.

Elektrokultura

Elektrokultura elektrizitatearen edo magnetismoaren bidez landareen hazkuntza hobetzeko dagoen metodoa da. Landareek elektrizitateari erreakzionatzen diote eta metodo hau erabiltzeak, kalitatearen hobekuntza, hazkuntzarako denboraren murrizketa, fruitu handiagoak eta gaixotasunen desagerpena eragin dezake. Gaur egun, elektrokultura garatzen ari diren arren, sail ezezaguna eta gutxietsia da.

Yannick van Doorne landareek elektrizitatearekiko duten erreakzioak ikertzen aditua da, elektrokultura hots, hau aztertzen jardun izan baitu 1998 urtetik aurrera. Izan ere, produktu asko eskaintzen ditu, antena magnetikoetatik piramide elektriko batzuetara, baratzearen etekinak areagotzeko eta hobetzeko xedearekin. XIX. mendean elektrokulturaren abantailak lehen aldi ikertu zuena Justin Christofleau izan zen eta Yannick aurrekoa jarraitzaz arduratu zen eta sail honetan aurrerakuntza gehien ekarri dizkigun ikerlaria bihurtu da.

Proiektu honetarako, baliazkoa da elektrokultura aztertzea eta jakitun izatea, metodo hau izango baita gure xedea

Biotech

Espainia-mailako enpresa teknologikoa da. Osasun produktuak fabrikatu eta plazaratzen ditu, inguru eta gizartea laguntzeko baliabideak esakintzeaz gain. 
Besteen aurkikuntzen artean, gailu teknologiko batekin elektrizitatea jaso dezakeen produktua diseinatu dute, gure proiektuarentzako baliogarria izango dena