B24 Teleko lehiaketan irabazle

Martxoaren 5ean B24 lehiaketan parte hartu zuen LauroBTek taldeak. Izan ere, unibertsitatetik etorritako beste bi taldekideekin “Médicos sin fronteras” elkarteak proposatu zuen erronkari konponbidea bilatu zioten, berrikuntza eta teknologia baliabidetzat. 24 orduz etengabe lan egin ostean, eta jakina, enatuta mantentzeko kafe batzuk edan eta gero, lanak bere etekina eman zuen: lehenengo saria lortu genuen! Mila esker Euskadiko Teleko Elkarteari eta jardunaldi honetan parte hartu duten guztiek, esperientzia ezinhobea izan da eta!