Baratzeko ikerketekin hasi gara!

Aurreko egunean laborategian egin genituen ikerketak baratzean erabili genituen. Horrela, elektrodoekin eta voltimetroarekin emaitza berriak ateratzera joan ginen. Bertan, baratzeko lur soilean, bi elektrodo iltzatu genituen eta hauen voltioa aztertu genuen. Honen emaitzak, funtsean, 0,86 v izan zen. Hau da, elektrodo gehiago konektatuko bagenitu edo, alegia, landarek dituen lurra aztertuz, voltio gehiago izango genituzke. Hipotesi hauek hurrengo baterako utzi beharko ditugu.